Hezkuntzaren erreformarako legeari buruzko hitzaldia dago eguaztenean

2013/03/18
Hezkuntzako kide Jon Urrusolo izango da Wert legea bezala ezagutzen dugunari buruzko informazioa ematearen arduraduna; Hitzaldia, 19:30ean, Zabielen izango da.

LOMCE legea, edo ezagunagoa den bezala Wert legea, mahai gainean jarri eta aztertzeko asmoz, Udalak hitzaldia antolatu du eguaztenerako. Hitzaldiaren helburua hezkuntza erreformatzeko proiektuari buruzko informazioa zabala eskaintzea da.

Horretarako, Eibarko Mogel institutuko maisu eta hezkuntzako kide Jon Urrusolo gonbidatu du Udalak. Gaia hurbiletik ezagutzen du, eta hainbat herritan haren gaineko informazioa zabaltzen aritu da Urrusolo.

Urrusolok ukituko dituen gaiak honakoak izango dira:
-    Legea eta haren testuingurua
-    LOMCE legearen gaineko irakurketa:  Gaur egun daukagun hezkuntza ereduarekin konparaketa
-    Aurrera begirako balizko alternatibak

Hitzaldia, eguaztenean (hilak 20), 19:30ean, Zabielen izango da.