HIRUKIDEREN AURKEZPENA MUTRIKUN

2021/05/26

 

Hirukidek Mutrikuko eta udalerri mugakideetako familia ugariei dei egiten die, elkartearen lanaren berri emateko eta haien beharrak ezagutzeko


Maiatzaren 27an, osteguna, Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak aukezpen egingo dugu Mutrikuko familia ugariei gure zerbitzu eta jardueren berri emateko. Hitzordu 18:30ean izango da eta Zoom plataformaren bidez edo bertatik bertara joateko aukera emango dugu, Zabiel Kultur etxeko hitzaldi aretoan.

Aukera paregabea da aurkezpena, federazioaren zerbitzuak eta jarduerak ezagutzeko ez ezik, kolektiboak dituen laguntza eta hobari publikoei buruzko informazio zehatza jasotzeko, bai eta familiek beren iradokizunak eta erreklamazioak helaraz diezazkiguten ere.

 

Azken urteko berritasunak familia ugarientzat

Aurkezpen ekitaldian, azken hilabeteotan eta urteetan kolektibo honi zuzenduta izan diren berritasunak azalduko dira, familia ugari askok ez baitituzte ezagutzen. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira, garrantzitsuak direlako:

 

Argiaren Bonu Soziala eta termikoa

2019an, bonu termikoa aplikatu zen, berrikuntza gisa, estatuko Gobernuak berogailuaren gastuei aurre egiteko hainbat kolektibori emango dien laguntza, hain zuzen; besteak beste, Argiaren Bonu Soziala duten kide ugariko familiei. Laguntza berria ofizioz aplikatuko da, aurretik eskatu behar izan gabe. Bonu honen aplikazioak eta argiak zalantza asko sortu dituzte, eta aurkezpenean konpontzen saiatuko gara.

 

Pasaportea eta NANa egiteko tasen salbuespena

Urtebete gehiago, kide ugariko familiako kideek dohainik egin dezakete NANa edo pasaportea, hau da, ez dituzte ordaindu behar agiri ofizial horiek izapidetzeko tasak.

 

Kide ugariko familia izaeraren hedapena

Duela bost urte, indarrean dago kide ugariko familia izaeraren legezko hedapena, eta, beraz, familiek titulu hori izaten jarraituko dute seme edo alaba gazteenak legeak ezarritako adina bete arte (21 urte, edo 26 urte, ikasten edo prestatzen jarraituz gero). Legeak eskatzen duen gehieneko adin hori betez doazen seme-alabak titulutik at geldituko dira, baina, familiako gainerako kideen kasuan, familia ugari izaten jarraituko dute, gazteenak legezko adin hori bete arte.
Amatasunagatiko osagarria pentsioetan

Era berean, duela bost urte, sartu zen indarrean amatasunagatiko osagarria, gutxienez bi seme-alaba izan dituzten emakume langileen kontribuzio-pentsioetan. % 5 handituko da, bi seme-alaba izan dituztenentzat; % 10, hiru izan dituztenentzat; eta % 15, berriz, erretiroa hartu eta lau seme-alaba edo gehiago izan dituztenentzat.


Hirukide, 1999tik

Hirukide GKE apolitiko eta akonfesionala da, Eusko Jaurlaritzak 2002. urtean Onura Publikoko Elkarte gisa aitortua, bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko esparru guztietan kide ugariko familien eskubideen alde egiteko helburua duena.

Kide ugariko 8.300 familiak baino gehiagok (43.000 bazkide inguruk) osatzen dute, eta bazkide izateko baldintza bakarrak dira Kide Ugariko Familia Titulua edukitzea edo eduki izana eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Egun, titulua indarrean duten familien % 30 baino gehiago Hirukideren baitan daude.


HIRUKIDEREN AURKEZPENA MUTRIKUN
Data: osteguna, maiatzak 27
Ordua: 18:30h
Lekua: Zabiel Kultur etxeko hitzaldi aretoa edo
Zoom plataforma. Aurkezpenerako esteka eskatu: Zoom (esteka)