Hondarrezko eskulturen tailerra igande honetan hondartzan

2018/08/14
Andoni Bastarrika azpeitiarraren eskutik, familia osoarentzat zuzenduta egongo den tailerra izango dugu igande honetan 16:30etan.

Euskal Herriko txoko ezberdinetan lanean ibili eta gero, oraingo honetan Mutrikura etorriko den artistak hondarrarekin eskulturak nola egiten diren erakutsiko digu arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Tailerraren nondik norakoak ikusteko, helbide honetan topatuko duzue bideo bat: https://goiena.eus/bergara/1465892220115-hondarrezko-irudien-tailerra

Argazki batzuk:  https://www.instagram.com/andoni_bastarrika_artista/