Hutsun txalaparta taldearen kontzertu didaktikoa

2015/08/17
Zapatu honetan, hilak 22, Hutsun Txalaparta taldeak kontzertu bat emango du Goiko plazan arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Txalapartaren eboluzioa jarraituko duen ibilbide bat proposatzen du Hutsun taldeak. Jatorritik hasi, eta gaur egungo era moderno eta garaikideetaraino iritsiko dena. Oinarrizko erritmo tradizionaletara hurbilduko gaituen erakusketa didaktikoa da. Erritmo hauek non, noiz, nola eta zergatik sortu ziren azaltzeaz gain, jo egiten dituzte.

Tradiziozko txalapartaren berezko taupadei teknika eta kolpe berriak, egur mota ezberdinak eta material berriak gehituz doaz; harriak, burdinak, bidoiak, etab... Horri esker, eta galdera-erantzunaren jokoaz eta inprobisazioaren jolasaz baliatuz, sonoritate propioa duten sorkuntza originalak lortu dituzte. Erritmo, timbre eta melodia berrien unibertsoan murgilduko gaituztenak.