Identitateari eutsi eta herria edertzea da Udalak Basquetourrekin batera egindako planaren helburua

2013/05/27
Edertze Plana Euskal Turismoaren Lehiakortasun Planaren baitan dago, eta Basquetourrek finantzaitu du; planak markatutako norabidea kontuan hartuko du Udalak aurrerantzean.

Udalerria erakargarriagoa egitea; bai herritarrentzat, baita bisitarientzat ere; beti ere, herriaren identitatea mantenduta. Hori da, azken finean, Udalak eta Basquetourrek elkarlanean burutu eta aurkeztu berri duten Edertze Planaren helburua. Edertze Plana Euskal Turismoaren Lehiakortasun Planaren baitan dago, eta Basquetourrek finantziatu du %100ean.

Plana osatzerako orduan, Debegesak eta herriko zenbait eragilek ere parte hartu dute. Planak 51 ekintza jasotzen ditu, hainbat arlotan banatuta, hala ere, alkateak nabarmendu zuen, ekintza zehatzak baino garrantzitsuagoa dela, ekintza horiekin erakusten duen norabidea. "Azken finean Mutrikuko erakargarriagoa egiteko jorratu eharreko aorrak dira hor agertzen direnak. Plana eginda, norabidea markatuta gelditzen da, eta nora joan nahi duzun argi daukazunean errazagoa da ekitea", azaldu zuen alkateak.

Planean jasotakoak bere jardunean integratuko ditu Udalak, eta finantziazioa lortu ahala ekintzei bide emango die. "Zenbait kasutan lanean hasita gaude; garbitasun-plana, irisgarritasuna hobetzeko bideak, oinezkoei lehentasuna emateko moduak...lantzen eta inplantatzen ari gara, poliki-poliki", nabarmendu zuen alkateak.

Planaren aurkezpenerako Joseba Planezuela alkatearekin batera, Basquetourrekon zuzendari Arantza Madariaga izan zen herrian. Madariagak elkarlanean jarraitzeko prestutasuna erakutsi zuen, eta udalerriak duen potentziala garatu eta ikustaraztera anaimatu zituen udal ordezkariak.