Igerilekurako bidea lau bat orduz itxiko du Jaurlaritzak

2014/01/31
Samikolla eta portua lotzen dituen labarrean 'jausteko arriskua' duten bi harri kentzeko itxiko dute errepidea; Burumendi bizlagunei irtenbidea emango diete Samikolla-Burumendi errepidetik.
Garraion Azpiegituren Zuzendaritzatik (Eusko Jaurlkaritza) jaso du itxieraren berri Udalak. Moila Berri atzeko zabalgunearen parean itxiko dute bidea. Izan ere, portua Samikollarekin lotzen duen labarrean "jausteko zorian" dauden tamaina handiko bi harri daude

la jakinarazi diete Jaurlaritzarentzat lanean ari diren geologoek. 

 

Egoera arriskutsua dela ikusita, bi harri horiek kenduko dituzte Jaurlaritzakoek, gaur, eta horregatik itxiko dute errepide zati hori lau bat orduz. Jaurlaritzatik baina, ez dute ordua zehaztu. Bidea ixtean, Burumendiko bizilagunei irtenbidea emango diete Samikolla-Burumendi errepidetik.

 

Labar horretatik lehen ere harriak jausi ziren, eta beheko txabola guztiak txikituta gelditu ziren; inguruan etxebizitzak ere badaude, eta haien segurtasunerako Garraion Azpiegituren Zuzendaritzak aurrez ere labar hori segurtatzeko obra bat egina dauka. Obra iaz egin zen.