Inauterietako Mozorro Lehiaketa 2026

2026/01/19

 

 

Azken urteetan Arima Dance taldeak Mozorro Lehiaketa antolatu du inauterietan Udalaren laguntzarekin. Aurten parte hartzaileak adineka banatuko dira. Otsailaren 14an izango da eta hauek dira oinarriak:

PARTE-HARTZEA: Parte hartu nahi duen edozein mutrikuar.  Taldeka edo banaka.

SARIAK:

Gazte eta helduak (2011 edo lehenago jaioak)

  1. Saria: 100 €
  2. Saria: 70 €
  3. Saria: 40 €

Umeak (2012an edo beranduago jaioak)

  1. Saria: 80 €
  2. Saria: 60 €
  3. Saria: 40 €

Ikuskizunaren koreografia eta orijinaltasuna izango da baloratuko dena, baita mozorroaren orijinaltasuna ere.

*Sariak ez dira egunean bertan emango (saria kobratu ahal izateko udaletxean aurkeztu beharko da banketxeko titulartasun ziurtagiria 10 eguneko epean)

EPAIMAHAIA: Antolatzaileek aukeratua izango da.

IZEN-EMATEA: Otsailaren 6a izango da izena emateko azken eguna, kultura@mutriku.eus helbidera idatziz.