Iratxo Ludoteka. Ate Irekiak apirilak 12tik 14ra

2021/03/24
Apirilaren 12 tik 14ra Ate Irekiak izango ditugu Iratxo Ludotekan.

Kaixo guraso,
Ohar honen bidez, Ludotekako hirugarren hiruhilekoa hastear dagoela jakinarazi nahi
dizuegu. Zehatz-mehatz
ate irekiak apirilaren 12tik 14ra bitartean izango dira.
Jardunaldi hauetara hurbiltzeko interesa izanez gero, galdetegi hau
(
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScQ-eUKflfKwkvlQ9GtP61dBImC8N_nvBt
B_UjoZIsaP1z2Yg/viewform?usp=sf_link
) bete beharko duzue apirilaren 11a baino
lehen.
Ondoren, hiruhileko osorako (apirila-maiatza-ekaina: 30€) izena eman nahi baduzue,
gerturatu zaitezte ludotekara eta bertan
izen-emate orria eskuragarri izango duzue,
apirilaren 14rako (egun hau barne) entregatu beharrekoa.
Hori ez ezik, ordutegiaren harira, astelehenetik ostegunera bitarteko zerbitzua izango
dela jakinarazten dizuegu 16ak eta 19:30ak bitartean. Hala ere, aipatu beharra dago
adin-tarte bakoitzari ordu tarte bat egokituko zaiola, eta behin betiko ordutegia
aurrerago zehaztuko dela.
Animatu!
Iratxo Ludoteka