Irrien Lagunek eta HITZAk abenduko jaialdira joateko gonbitea egin diete herritarrei

2013/11/25
Hitzaren 10. urteurrena ospatzeko, abenduaren 14an, Mutrikuko kiroldegian, jaialdia egingo dute.

Azaroaren 15ean, barikua, Irrien Lagunek eta HITZA erraldoiak Lea-Artibai eta Mutriku zeharkatu zuten. Mutrikutik hasi eta Ondarroara. Ondarroatik Berriatuara eta Berriatuatik Markina-Xemeinera. Azken geldialdia Aulestin egin zuten. Besteak beste, pertsonaiek, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren 10. urteurrena ospatzeko abenduaren 14an Mutrikuko kiroldegian egingo den jaialdira joateko gonbitea egin zieten herritarrei.

Bisita berezia bideoan grabatu zuten eta herriz herriko bideoak datorren astean egongo dira ikusgai. Bien bitartean, aurrerapen bideoa eskaintzen dizuegu.

Jaialdira joateko sarrerak datorren astetik aurrera egongo dira eskuragai herri guztietan. Eta kaleetan ere kartelak ipiniko dituzte Irrien Lagunek eta Hitzak. Sarrera bakoitzak 5 euro balio du eta jaialdira joateaz gain, sarrera bakoitzarekin bi zozketatan parte hartuko dute ume, gazte zein nagusiek; txartela gorde eta jaialdian bertan zozketa egingo da.

Jaialdia 16:15etik 19:30era egingo da, Mutrikuko kiroldegian. Besteak beste, Irrien Lagunekin jolasak egin, eskulanak eta dantza eta abesteko aukera egongo da. Informazio gehiagorako, deitu: 94-684 44 36


IRRIEN LAGUNAK ETA HITZA, AURRERAPENA

 
ITURRIA: HITZA