ISILEAN erakusketa.

2016/10/20
Bihar, urriak 21, hasi eta azaroaren 6ra arte ikusgai izango da Pello Ulazia artista mutrikuarraren lana

Bihar, ostirala, Pello Ulazia Ibarzabal artista mutrikuarraren “Isilean” erakusketaren inaugurazioa izango da, Zabiel Kultur Etxean, arratsaldeko 19etan hasita. Irekiera ekitaldia “Aitatasuna, maskulinitatea eta etxeko espazioaren dimentsio politikoa” gaiaren inguruko mahai-iguru batekin hasiko da, bertan Pello Ulaziak berak eta EMA Emakume Taldeko Arrate Urangak hartuko dute parte. Ondoren, 19:45ak aldera, erakusketa gidatua eskainiko du Ulaziak.

Inaugurazioaren ondoren, azaroaren seira arte zabalik izango da “Isilean” erakusketa, astegunetan arratsaldeko 6:30etatik 20:30ak arte, eta larunbat zein jai-egunetan 12:00etatik 14:00ak arte.

Sinopsia

Isilean proiektua hamar urtetan zehar gizonezko batek bere etxe barruan izan dituen bizipen eta esperientzia estetikoak isladatzen dituen errelato artistikoa da. Bere helburu nagusia gogoeta bat bultzatzea litzateke; berdintasuna, maskulinitatea ata aurrez markatutako dinamika sozialen inguruan, aktiboki eta “isilean” parte hartzeko. Errelato artistiko hau (2002-2012), eskulturaz, ikusentzunezkoz eta argazkiz osatua dago.