Josten eta plantxatzen ikasteko tailerra

2018/10/31
Udalak josten eta plantxatzen ikasteko tailerra antolatu du

Mutrikuko Udalak antolatutako eta Zabiel eskulan taldeak emango duen ikastaro hau 2019ko urtarrilean eta otsailean burutuko da elkarteak Kultur etxean duen lokalean. 

Bereziki, gizonei zuzendutako ikastaro honek astean bi saio izango ditu eta gehienez, 10 pertsonako taldea osatuko da. 

Taldearen eta izen eman duten pertsonen artean adostuko da egun eta ordu zehatza. 

IZEN EMATEA: 

Azaroaren 12tik abenduaren 14ra udaletxeko sarrera egongo den eskaera orria betez.