Kalbario bideko zuloa konponduta

2019/08/05
Konponketa lanak burututa, bihar goizean irekiko dira errepidearen bi errailak

Gaur arratsaldean Aldundiko Errepide sailak larunbatean Entzus parean agertu zen zuloa konpontzeko lanak burutu ditu. Bihar goizera arte trafikoa semaforo bidez antolatuko da egindako lanak modu egokian egonkortzeko. Aurreikuspena, bihar goizean bidearen bi errailak irekitzea.