Kartel Lehiaketa

2012/06/13
Mutrikuko Jai Batzordeak jaixetako kartel lehiaketa martxan jarri du. Animatu eta bidali zure proposamenak!

HERRITXARRON MALEN JAIXETAKO KARTEL LEHIAKETIA!!!

Aurtengo Malen Jaixak dauaneko gainian dakagu eta Jai Batzordetik antolautako egitaraua ere badijua pixkanaka pixkanaka aurrea. Aurtengo honetan jaixetako kartela ateatzeko orduan pentsatu degu lehiaketatxo bat antolatzia kartela diseinatzeko!!! Hori dala eta, hemendik eta ekaina bukaera arteko herritxarrai Malen Jaixetako kartela diseinatzeko aukeria emango dixeu, eta jasotako diseinu danan artian bat aukerauko degu irabazle bezela eta hauxe izango herriko zein inguruko herrixetako paretetan bilauko degun kartela!!!

Honek izango dia kartela diseinatzeako orduan jarraitxu biharreko irizpidiak edo kartel lehiaketako oinarrixak:

-         A3 tamaina

-         Koloreak libre

-         JPG formatua

-         Kartelian agertu biharrekua:

o       HERRITXARRON MALEN JAIXAK

o       Mutriku

o       Jai Batzordeko logotipua (Balea)

-         Egitaraua ongi ikustia kontutan hartuko da

Aurtengo egitaraua ez dauanez momentuz lotuta, iazko egitaraua erabili biharko deue irabazliek kartela diseinatzeko orduan. Iazko egitaraua, jai batzordeko logotipua eta iazko kartela eskuragarri eongo dia, Mutrikuko Gazte Asanbladako web orrixan: http://zaataka.blogspot.com

Kartelak entregatzeko azkeneko epia ekainak 29, baixakua izango da. Irabazliak, hau eta gero astebeteko epia eukiko deu, kartela aurtengo egitaraura moldatzeko!!! Badakigu ez dala denbora asko, baña hola suertatu da. Kartela formatu digitalian entregatu bihar da. Mutrikuko Gaztetxeko emailea bialdu al da (mutrikukogaztetxia@hotmail.com) edo bestela Gaztetxeko buzoitxik bota, cd baten. Nahi izanez gero al dezue kartelan kopixa bat ere Gaztetxeko buzoitxik bota.

Jasotako lan danakin erakusketia eingo da herrixan eta horrez gain, lehiaketako sarixak ondorenguak izango dia:

1.       Saria:            Kartel lehiaketaren irabazlia, eta ondorioz aurtengo jaixetako kartela

Bi lagunentzako afaixa herriko jatetxe baten

2.       Saria:            Herriko produktuekin osatutako otarra bat

3.       Saria:            Herriko musika talde ezberdinen diska sorta