Kinielen bizitasunak beteko du frontoia Berdel Egunean

2013/04/04
Zumaia, Tolosa, Donostia, Andoain, Hondarribi eta Mutrikuko gazteak ariko dira nor baino nor; kinieletan euro bateko apustuak egin ahal izango dira, eta batutako dirua Danok Batentzat izango da.

Sei herri, eta herri bakoitzetik bina bikote. Horrenbestez osatuko dira Berdel Egunean jokatuko dira kinielak. Lau kiniela jokatuko dira guztira: bi A mailakoak eta beste bi B mailakoak.

Irabazlea erabakitzeko lau kinielak hartuko dira kontuan. Pelotari bakoitzak bi kinieletan egindako tantoak zenbatuko dira eta horren araberakoa izango da sailkapena. Ikusleek parte hartze guztiz aktiboa izan dezakete. Izan ere, lehen eta bigarren postuan nortzuk geldituko diren erabaki eta haien alde euro bateko apustuak egin ditzateke. Biltzen den dirua Danok Batentzat izango da. "Klub bakoitzak erabakiko du apustuaren kontu hori egin ala ez. Baina biltzen den dirua kartelak, opariak eta horrelakoak ordaintzeko erabiliko da", adierazi dute.

Kinielak 10 tantora jokatuko dira, eta bukaeran guztientzako montxorra egongo da.