KIROLDEGIKO HARRERA ETA AHOLKULARITZA ZERBITZUAK
  
  
    
      
        
          2020/04/23
        
      
    
  
 
  Kiroldegiko bazkide/ erabiltzaile estimatua:
Mezu honen bitartez jakinarazten dizugu, Kiroldegiko Harrera Zerbitzutik datozen egunotan, gaurtik hasita, bazkide eta erabiltzaile guztiekin kontaktuan jarriko gara, gertutasuna, animoak eta indarra eman nahiarekin batera, konfinamendua egoera dirauen bitartean, zertan lagundu zaitzakegun galdetzeko.
Horregaitik, eta kasu batzuetan deitzen den mugikorretik dei ezkutua bezala agertu daiteke kiroldegiko harrera zerbitzuaren izenean deitzen den momentuan. Egoera berezi honen berri eman nahi dizuegu.
Kiroldegiko intsruktoreek beste alde batetik, beren aholkularitza emango dizute, erabiltzaile bakoitzari arreta pertsonalizatua eskainiz.
Instruktore bakoitza bere taldeetako erabiltzaileekin kontaktuan jarriko badira ere, hemen dituzue beren kiroldegiko e mailak, aurretik beraiekin kontaktuan jarri nahi baduzue ere.
Kiroldegiko instruktoreen zerrenda:
Laura Anda  laura.a@jasokirolak.com
Iñaki Mateos   inaki.m@jasokirolak.com 
Oihana Aramendi  oihana.a@
Ariane Zabala   ariane.z@jasokirolak.
Esan bezala, zure beharrei erantzun profesional eta egokia emateko, zure esanetara dituzu kiroldegia osatzen duten lan talde osoa.
Kiroldegiaren beste edozein informazio, argibide edo kudeaketarako, idatzi helbide honetara: kirola@mutriku.net
Animoak eman nahi dizkizugu, egoera zail honetan, zurekin gaudela eta izango gaituzula transmitituz.
Laister arte
Udal Kiroldegiko Lan Taldea
Laura- Iñaki- Ariane- Oihana- Deñe- Maite- Arlene- Edorta eta Mikel

