Korrika 18 Mutrikutik pasatuko da

2013/01/24
Korrikaren ongietorria eta haren inguruko ekintzak prestatzeko bilera deitu dute.

Korrika martxoaren 27an helduko da Mutrikura. Ondarroatik sartuko da euskararen alde korrika egingo dutenen ilara luzea.

Korrikari ongietorria emateko eta haren inguruko ekintzak prestatzeko bilera antolatu dute herritarrek. "Aurten primeran egokitu zaigu; zapatua da, eta goizean pasako da herritik. Horrek aukera asko zabaltzen dizkigu", adierazi dute deialdia egin duten herritarrek.

Bilera, barikuan (urtarrilak 25), 20:00etan, Luardon izango da. "Ahalik eta jende gehien batu nahiko genuke, eta Korrikaren etorrera behar bezala antolatu".