Korrika Egunean, martxoaren 23an, Gipuzkoako txapela izango dute jokoan Danok Batekoek

2013/03/20
Infantiletan herriko bi bikote ariko dira elkarren aurka; alebinetan, berriz, Zumaiarrak gainditu beharko dituzte txapela eskuratzeko.

Danok Bat zesta punta elkarteko gazteek Gipuzkoako txapela eskuratzeko lehia edukiko dute martxoaren 23an; Korrika Egunean bertan. Infantiletan, txapela herrian geldituko da. Izan ere, Mutrikuko bi bikote izango dira, aurrez aurre. Alebinetan, berriz, zumaiarrak izango dituzte parean.

Infantilak 30 tantora jokatuko dute final nagusia. Alebinak, berriz, 25era.

Kirol gertaera nagusia, 17:00etan, Miruaitz frontoian izango da.