Korrikaren aldeko kontzertuak daude, asteburuan, Mutrikun

2015/03/12

Datorren astean abiatuko da 19. Korrika Urepeletik, eta Mutrikura ailegatu bitartean, motorrak berotzeko aukera dago bihar [martxoak 13].

Korrika kulturalaren barruan, 19:30ean, pintxo poteoa egingo dute, eta 22:30etik aurrera, Korrikaren aldeko kontzertuak eskainiko dira gaztetxean; Mutrikuko Auskan eta Elizondoko Kaskezur taldeen doinuez gozatzeko aukera egongo da goizeko ordu txikiak arte.