Larunbat honetan EASO Eskolania eta EASO Gazte abesbatzen kontzertua

2019/03/12
Musika hilabeteko bigarren kontzertu hau 20:00etan izango da Parrokian.

Larunbat honetan, hilak 16, EASO Eskolania eta EASO Gazte abesbatzen kontzertua izango dugu 20:00etan Parrokian.

EASO Eskolania

Easo Abesbatzaren Eskolania, 1992. urtean sortua, mutilen ahotsez soil-soilik osatzen den talde bakanetako bat da gaur egun Euskal Herrian; bere lan serio eta iraunkorrari esker interpretazio-maila bikaina egiaztatu du.  Urte hauetan egindakoen artean azpimarra daiteke bere eskuhartzea ondorengo festibaletan:Bordeleko De vive voix, Donostiako Musika Hamabostaldia, Santanderreko Nazioarteko Festibala, Pariseko hiribilduaren Eliz Artearen Festibala, OLBE-ABAOko opera eta Bilboko orkesta Sinfonikoaren musika denboraldietan.

EASO Gazte

EASO Gazte abesbatza, EASO abesbatzaren bosgarren taldea, 2004an sortu zen, eta 12 eta 17 urte bitarteko neskek osatzen dute, abesbatzan dauden bitartean beraien musika prestakuntza prozesua osatzen dutenak. Abesbatzak Gorka Miranda izan du zuzendari hasiera-hasieratik, eta urte gutxitan Gipuzkoako hainbat musika eta abesbatza jaialditan eman ditu kontzertuak; horien artean nabarmenenak Luis Urteagaren Oroimenezko IX. Zikloa, Burgoseko Ciclo Cultura Cordón, Miramongo Matinéeak …