Liburutegia

LIBURUTEGIA     Euskadiko Irakurketa Publiko Sarea

Mutrikuko Liburutegia informazio, prestakuntza eta aisialdi alorrean dituzun beharrak asetzeko prestatutako udal zerbitzu publikoa duzu, doakoa eta denontzat irekia. Mota guztietako liburuak eta beste hainbat euskarri dituzu eskura, etxean edo liburutegian bertan gozatzeko.


KOKAPENA

Mutrikuko Udal Liburutegia.

Zabiel Kultur Etxea.
Erdiko kale, 28. Beheko solairua
20830 Mutriku (Gipuzkoa)
Tel. 943.60.41.82
liburutegia@mutriku.net



ORDUTEGIA

Liburutegi Orokorra
Astelehenetan: 10:00-13:00
Asteartetik ostiralera:
10:00-13:00 / 17:00-20:00
17:00-19:00,   8 urtetik gorakoentzat
19:00-20:00, 16 urtetik gorakoentzat    Haur Liburutegia

Asteartetik ostiralera:

17:00-19:00

Eskola oporraldietan (astelehenetik ostiralera): 09:00-14:00



KATALOGOAK

•    Mutrikuko on line Katalogoa
Gure liburutegian dauden liburuak, DVDak etab bilatzeko.
(Kontutan izan gure liburutegiko on line katalogoa ez dagoela guztiz osatuta)

•    EIPSeren on line katalogoa
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea
Sareko udal liburutegi guztietako dokumentuak bilatzeko: Aleak non eta eskuragarri dauden jakiteko..

•    Bilgunearen on line katalogoa
Euskadiko Liburutegien katalogo bateratua
Hainbat erakunde bai publiko zein pribatuetako liburutegien katalogoak: Jaurlaritza, aldundiak, udalak, unibertsitateak, espezializatuak ...



BAZKIDE TXARTELA

Mutrikuko Udal Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) barne dago. Beraz, gure liburutegiko bazkide izanez gero, sare horretan partaide diren udal liburutegi guztietako bazkidea izango zara. (Kontutan izan Donostiako eta Bilboko udal  liburutegiak ez daudela sare honetan;  Gasteizkoak, ordea, bai)

Bazkide txartela eskuratzeko
•    0-15 urte bitarteko bazara, imprimaki bat bete beharko duzu zure gurasoen sinadurarekin.
•    16 urtetik gora baduzu, NAN edo pasaportea aurkeztu behar duzu.

Txartel hau doanekoa da.

Bazkide txartelaren eskabidea.pdf formatoan deskargatu, bete eta bibliotekan entregatu dezakezu. Inprimaki hau liburutegian ere eskura dezakezu.



GUNEAK

Gure liburutegia bi gunetan banatutako zerbitzua da. Biek batera osatzen dute udal liburutegia:

•    Liburutegi Orokorra.
Beheko solairuan dago, Kultur Etxeko sarrera atariaren aurrean.
Liburutegiaren atal nagusia da. Heldu, gazte zein haurrei (8 urtetik gora) zuzenduta dago, ordutegi berezi batekin 16 urtetik gorakoentzat (19:00etatik 20:00etara)
Bertan, liburuak, aldizkariak, dokumentu multimedia eta eguneroko prentsaz gain, interneterako sarbidea ere –KZgunea– aurkituko duzu.

•    Haur Liburutegia. [Lotura: informazio gehiago beste dok batean]
Beheko solairuan dago, eskuineko atetik sartuta.
12 urte baino gazteago direnentzako liburutegi zerbitzua da.
Toki txikia denez, bereziki aproposa irakurle txikienentzat (0-8 urte), beti ere heldu batek lagunduta.
Bertan adin bakoitzari egokitutako liburuak eta material multimedia aurkituko duzu. Hortaz gain, zenbait jarduera ere eskaintzen dira.



ZERBITZUAK

Liburutegiak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu erabiltzaileen informazio beharrak asetzeko:


Informazioa eta orientabidea

Aholkularitza eta laguntza erabiltzaileentzat arlo hauetan: informazio bilaketa, bere intereseko material bibliografikoaren bilaketa, liburutegiak ematen dituen zerbitzuen argibideak.



Liburutegiko bertako kontsultak

Zerbitzuaren erabiltzaileak, ohikoak zein noizbehinkakoak, irakurketa gelak erabili ahal izango ditu, baita liburuen, egunkarien edo aldizkarien irakurketa edo kontsulta zerbitzua ere; oinarrizko zerbitzu guztiak alegia. Liburutegiaren fondoak liburutegian bertan kontsultatu ahal izateko ez dago zertan bazkide izan.



Mailegua

Bazkide txartelarekin har daitekeen dokumentu kopurua: 
•    3 liburu (15 egun) eta 3 dokumentu multimedia (7 egun) zure liburutegian
•    5 liburu eta 5 dokumentu multimedia sareko gainerako liburutegietan.

Mailegutako dokumentuak hartu dituzun liburutegian itzuli behar dituzu.

Epe-luzapenak: Dokumentu guztien epea behin luza daiteke (liburutegian bertan edo telefonoz) erreserba duten dokumentuak eta epez kanpo daudenak izan ezik.
 
Erreserbak: Mailegatuta dauden 2 dokumentu erreserbatu ahalko dituzu (liburutegian bertan edo telefonoz). Dokumentuak jasotzeko 2 eguneko epea izango duzu.

Isunak: Atzeratutako egun eta dokumentu bakoitzagatik egun bateko zigorra jasoko du erabiltzaileak eta isuna EIPSko sare osorako izango da.

Dokumenturen bat galdu edo hondatzen baduzu, horren berdina erosi beharko duzu.



Liburutegien arteko mailegua

Gure bilduman ez dauden dokumentuak lokalizatu eta
beste liburutegi batzuetatik ahalik eta azkarren ekartzeko
konpromisoa hartzen dugu. Aldi berean gure dokumentuak beste liburutegi batzuen esku jartzen ditugu. Gehienez 2 dokumentu batera
eskatu ditzakezu.

Mutrikuko liburutegiarekin mailegua egiten duten liburutegiak:
•    Koldo Mitxelena
•    Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak.

Liburutegien arteko maileguaren eskabide-orria deskargatu    [lotura: pdfa]
bete eta bibliotekan entregatu dezakezu.


Hemeroteka

Egunkariak: Berria, Correo, Deia, Diario Vasco, Gara, Hitza, Noticias de Gipuzkoa eta El País. Azkeneko hilabeteko egunkariak gordetzen ditugu.

Gai ezberdinetako aldizkariak.

Liburutegian bertan irakurtzeko bakarrik.



Multimedia

Dokumentalak DVDan, haurrentzako filmak, CDak eta CD-ROMak.

Soilik etxerako mailegurako.



Interneterako sarbidea – KZgunea

Udal liburutegian dago kokatuta KZgunea Mutrikun, beraz egunero erabil daiteke liburutegiko ordutegian.

5 ordenagailu daude interneten doan nabigatzeko (gehienezko denbora 45 min.). Dokumentuak inprimatzeko aukera ere badago.

16 urte baino gehiago dutenek erabil dezakete.

Zerbitzua erabili ahal izateko KZgunean erregistratu behar da. Ez da nahikoa liburutegiko txartela izatearekin.

Dinamizatzailea hamabostean behin etortzen da erabiltzaileen zalantzak argitzera edo eta taldea osatuz gero, interneten nabigatzeko ikastaroak ematera ere. Bere ordutegia: ostiraletan, hilabete batean goizez, 11:00-13:00, eta hurrengoan, arratsaldez, 18:00-20:00.

KZguneko informazio guztia



Fotokopia autozerbitzua

Liburutegian salgai dagoen txartel  batekin funtzionatzen du zerbitzu honek.



Jarduerak

Irakurketa eta liburutegiko zerbitzuen erabilera suspertzeko asmoz, zenbait ekintza antolatzen dira: ipuin kontaketak, tailerrak, erakusketak...
Egutegian gehien nabarmentzen diren datak apirilaren 23a, Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta apirilaren 2a, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, dira.



ARAUDI OROKORRA

Liburutegia zerbitzu publikoa da eta guztion laguntza beharrezkoa da arauak betetzeko:

•    Bertako dokumentuak, instalazioak eta zerbitzuak egoki erabili.
•    Errespetuz jokatu beste erabiltzaileekin eta liburutegiko langileekin.
•    Liburutegian denok gustura egon gaitezen ixiltasuna garrantzitsua da, eta giro lasaia mantentzea beharrezkoa.
•    Ez erabili telefono mugikorrik.
•    Higieneagatik, ez jan, ez edan eta ez erre.
•    Ezin da animalirik sartu.
•    Bizikletak eta patinak kanpoan utzi behar dira

Horiek guztiak betetzen ez badira, liburutegiak bere esku dauden neurriak har ditzake (zerbitzuak erabiltzetik baztertzea...).

Guztion erantzukizuna da liburutegia zaintzea, funtzionamendu arauak betetzea eta uzten diguten material hori zaintzea, izan ere liburutegia doako zerbitzua izan arren, dokumentuak garestiak dira eta batzutan benetan bitxiak eta lortzen oso zailak.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.



12 arrazoi liburutegi publikoak maitatzeko  [lotura: pdfa]