LIBURUTEGIAN ZOZKETA

2022/04/06

Liburutegian Zozketa

Apirila osoan zehar liburuak maileguan eramaten dituzten erabiltzaileen artean

Apirilaren amaieran Liburu Astea ospatuko dugu Liburutegian eta, besteak beste, zozketa bikaina izango dugu. Zozketan parte hartzeko, erabiltzaileek libururen bat maileguan hartu beharko dute apirilaren 1etik 28ra (biak barne). 

Honako hau zozketatuko dugu:

  • 0-6 urte, liburu sorta bat
  • 7-12 urte, liburu sorta bat
  • 13-25 urte, tablet bat
  • 26 urtetik aurrera, e-reader bat (eBook irakurgailua)

Zozketa apirilaren 29an izango da.

Irakurri eta zozketan parte hartu!!!