Loratu Mutriku Bonu Kanpaina

2020/09/09

 

Irailaren 15etik aurrera, erosketa bonuen kanpaina jarriko da martxan Mutrikun. COVID-19aren alarma-egoerak eragindako krisia dela-eta, Mutriku- ko merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzuetako aktibitatea berreskuratzea eta herriko familien ekonomia laguntzea izango du helburu “Loratu Mutriku” kanpainak.


Mutrikuko Udalak 35€-ren truke 50€-ko balioa duten bonu sortak erosteko aukera eskainiko du datorren asteartetik aurrera. Bonu sorta bakoitzean 10€-ko 3 bonu eta 5€-ko 4 bonu izango dituzte herritarrek kanpainara atxiki diren 63 establezimenduetan erabili ahal izateko azaroaren 15a baina lehen. Mutrikuko Udalak 7.600 bonu jarriko ditu zirkulazioan, eta modu honetan 114.000€ bideratuko ditu herriko establezimenduei eta familiei laguntzeko.


380.000€-ko mugimendua lortu nahi duen kanpaina hau dirulaguntza lerroa izanik, onuradunak Mutrikuko herritarrak izango dira. Ondorioz, Mutrikun erroldaturik eta 16 urte baino gehiago dituen edonork 2 bonu sorta erosi ahalko ditu. Bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri irailaren 15etik aurrera asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara. Erosteko nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaiti bertaratzea ezinezkoa bazaio, lagun edo familiako kideren batek eros ditzake bere nortasun agiriaren kopia batekin. Bonuak ordaintzeko lehentasunezko sistema banku txartela izango da, ezinezkoa den kasuetan bakarrik onartuko da esku-dirua. Bonuak erosteko ilara luzeak sortu daitezkeela aurreikusten bada ere, mutrikuarrei lasaitasun mezua zabaldu nahi die Mutrikuko Udalak, 16 urtetik gorako Mutrikuko biztanle guztientzat bermatuta baitaude bonuak.


Bonu sortetan eskuratu ahalko diren bonu guztiak aldi berean erabili ahalko dira edo banaka. Hori bai, beti erosketaren balioa bonuaren berdina edo gehiago izan beharko du, hau da, bonuekin ordainduta ez da itzulketarik egingo esku-dirutan ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da.


Bonuak 63 establezimendu hauetan erabili ahalko dira:
Abel Harategia · Adats Ileapaindegia · Alazne Optika · Albaro Denda · Alboka Okindegi eta Kafetegia · Aldana Burdindegia · Alkolea Edaritegia · Ametza Taberna · Ansorregi Oinetakoak · Apain Estetika Zentroa · Aparra Arropa Denda · Apartak Ileapaindegia · Arrizabalaga Harategia · Azkenetxe Ristorante · Bar Puerto · Bare Bare Taberna · Batzoki Taberna · Beristain Liburudenda · Bigara Fruta Denda · Buceo Euskadi · Cristinaenea denda · Dilaitz barne diseinua · Doner Kebab Bolinete · Dotore Ileapaindegia · Ekoamalur Ekodenda · Garaia Arropa Denda · Gotzon Arrandegia · Gotzone Ileak Ileapaindegia · Goxart Obradorea · Iparragirre altzariak · Iratxe Lorak · Iratxe Masajeak · Iripe Etxetresnak · Islada Fisioterapia · Itxasne Frutategia · Joseba Elezgarai Masaje eta Osteopatia · Josune Ileapaindegia · Kalbaixo Jatetxea · Kardala Taberna · Lasuen Elezgarai Botika · Lekube Burdindegia · Lon Apraiz Botika · Loretxu Taberna · Madariaga Paperdenda · Maider Pinto Estetika · Maneiro Lentzeria · Mila Frutategia · Miruaitz Taberna · Olaizola Arropa Denda · Panadei Berri · Perras Arrandegia · Piper-en Txokoa Taberna · Potero Denda · Sabina Denda · San Juan Jatetxea · Soul Arropa Denda · Subeltz Taberna · Txalaparta Okindegi eta Taberna · Txikixak Arropa Denda · Txirlatxo Taberna · Zelaieta Jatetxea · Zuriñe Estetika