Lurraldebus, neguko ordutegia eta berrikuntzak

Irailarekin batera, Lurraldebus autobusen neguko ordutegiak indarrean dira. Gurean ordutegiak lehengotik jarraitzen badute ere, bi berrikuntza aipatu behar dira.

Lehenengoa, Lekeitio-Donostia ibilbidean ordutegi berriak daude astegunetan: Mutrikura etortzeko eta Lekeitioraino joateko autobus bat gehiago irtengo da Donostiatik arratsaldeko 18:00etan. Lekeitiotik, berriz, autobus bat gehiago aterako da, 20:00etan, Debaraino. Azkenik, Debatik 16:30etan autobus bat aterako da Donostiaraino.

Bigarren berrikuntza, Mallabia-Ondarroa eta Lekeitio-Donostia lineak egiten dituzten autobusak Urazamendik auzoan ere geldituko direla, gaueko autobusek egiten duten moduan.

Ordutegi zehatzak ezagutu nahi dituenak, web gune honetako "herrian-bizi" ataleko "garraio-ordutegia" orrian bila dezake.