Madalen Abesbatzaren XXV. urteurrenaren eta Akordeoi Taldearen kontzertua

2017/07/05
Larunbat honetan, hilak 8, Madalen abesbatzaren eta akordeoi taldearen kontzertua izango dugu Txurruka plazan, gabeko 23:00etan.

Larunbat honetan, uztailaren 8an, Madalen abesbatzaren eta akordeoi taldearen kontzertua izango dugu. Txurruka plazan izango da gabeko 23:00etan. 

Egun berezia izango da, Madalen abesbatzaren XXV. urteurrena hain zuzen ere. Horregatik, presentzia berezia izango du abesbatzak larunbateko kontzertuan, bertako partaide izan diren abeslari guztiak bilduko direlarik. 

Kontzertua zati ezberdinetan egongo da banatuta: Madalen abesbatza, Madalen Txiki, Akordeoi Orketra eta Madalen Abesbatzaren XXV. urteurrena. Hasiera batean Madalen abesbatza hasiko da kantuan eta beste partaideak pixkanaka bilduko dira. 

Julia Iriondoren zuzendaritzapean, I will survive, Hey brother edo Itsasoa gara bezalako abestiak eskeiniko dizkigute.