Malen jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

2019/05/30
Udalak, herriko jaien programaren azalerako eta jaien kartelak egiteko helburuarekin, kartel lehiaketa antolatu du

KARTEL LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO OINARRIAK: 

Mutrikuko Udalak aurtengo Malen Jaiak iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabaldu du. Aurkeztutako lanen artetik aukeratuko da Mutrikuko jaietako egitarauaren azala. Malen Txiki eguneko programako orrialdean azalduko den kartel lehiaketa ere martxan jarri da. 

  • Parte-hartzaileak:

Lehiaketa honetan, nahi duen guztiak hartu dezake parte, banaka edo taldeka: egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da. 

Haurren eguneko orriko kartel lehiaketara 16 urte beherakoak aurkeztu ahal izango dira.

  •  Lanak:

Kartelaren gaiak jaiekin eta Mutrikuko herriarekin zerikusia izan behar du, eta beste herriren batean saritutako lanik ez da onartuko. Teknika eta koloreak libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu beharko da JPEGen eta 300ppp-tako kalitatean gutxienez. 

Lanak egilearen sinadura gabe aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutun azalari zenbaki bat jarriko zaio jasotzerakoan. 

Lema edo ikur politikoak, homofoboak edo sexistak dituzten kartelak ez dira onartuko. 

  • Testua:

Kartelean jarri beharreko testua honako hau da: 

MUTRIKU

MALEN JAIAK 2019

Uztailaren 21etik – 25era. 

Haurren eguneko orrian jarri beharreko testua honako hau da: 

MALEN JAIAK 2019

Uztailak 23 – Umeen eguna.

  • Aurkezpena:

Lanak Mutrikuko Udaletxeko harreran aurkeztu beharko dira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko. 

  • Epea: 

Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 17a izango da. 

  • Ebazpena:

Epaimahaia Arte Eskolako kideek osatuko dute eta hartzen dituzten erabakiak apelaezinak izango dira. 

  • Sariak:

Bi egongo dira: 

- nagusia 300 eurokoa.

- haurren egunekoa, 100 eurokoa.