Malen jaietarako kartel lehiaketa

2017/05/11
Udalak, herriko jaien programaren azalerako eta jaien kartelak egiteko helburuarekin, kartel lehiaketa antolatu du.

Kartel orokorrarekin batera, umeen eguna iragartzeko kartela egiteko lehiaketa ere izango da.

Lehiaketara aurkezten diren kartelak udaletxean aurkeztu beharko dira ekainaren 16ko 14:00ak aurretik.

Informazio gehiago nahi duenak hemen ditu oinarriak.