Malenetako kartel lehiaketa Joseba Antxustegik irabazi du

2014/07/10

Bi lagunek hartu dute parte aurtengo lehiaketan eta epaimahaiak aho batez hartu du du erabakia. Programako portadan joango da Joseba Antxustegik egindako irudia, baita Malenetako karteletan ere. Gainera, irabazleak 300 euroko saria lortu du.

Txikien kasuan, Nora Beristain Erzilbengoaren irudia izan da saria lortu duena, eta Malenetako programan Umeen Eguneko egitarauaren ondoan agertuko da. Beristainek bederatzi urte ditu, eta 100 euroko saria lortu du.

Umeen kartel irabazlea 2014