Malenetan kiroldegia irekita egongo da

2014/07/21
Kirol zerbitzuak kaleratutako oharra hemen.

Udal Kirol Zerbitzuetatik kiroldegiko bazkide eta/edo erabiltzaileei:

Mezu honen bitartez jakinarazi nahi dizuegu Malen Jaietan instalakuntza egutegi ofizialean berez egunero itxita egon behar bazen ere, ireki egingo dugula ondorengo egun eta orduetan: uztailak 21, 23 eta 24, 09.00tik 13.00ak arte.

Beste egun guztiak, egutegi ofizialeko egun eta ordutegi berberak mantentzen dira. Kiroldegian konsultatu ahal izateaz aparte, udaleko web gunean, Kiroldegia atalean, konsultatu dezakezue urteko egutegia ordutegiarekin batera. Gogoratu egutegi ofizialean ez direla agertzen zabalik daudenik goian aipatutako egunak baina, esan bezala, zabalik egongo dira.

LABURBILDUZ:

Malenetan, uztailak 21, 23 eta 24 an KIROLDEGIA IREKITA, 09:00 eta 13:00ak bitartean.