Martxan da Ziriako Andonegi mikroipuin lehiaketa

2020/02/05
Aurten ere, mikroipuin lehiaketa izango da eta lanak apirilaren 1erako aurkeztua beharko dira.

Lehiaketa honetan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira:

  1. Edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkeztu ahal izango ditu.
  2. Lanak euskaraz idatziak, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira.
  3. Gaia librea izango da eta, gehienez, 100 hitz idatziko dira.
  4. Hiru sari banatuko dira:
  • Lan onena, 18 urte gorakoentzat: 500 euro
  • Mutrikuarren arteko lan onena: 200 euro 
  • Gazteen arteko lan onena, 18 urtetik beherakoentzat: 200 euro
  1. Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
  2. Lanak apirilaren 1erako aurkeztu beharko dira bi modu hauetako bat erabiliz:
  • Posta arruntez:  Mutrikuko Udala-Kultura batzordea

                                        Txurruka plaza z/g, Mutriku 20830

Idazlanak izenburua eta egilearen ezizena izango ditu agerian, eta ezin izango da egilearen izenik aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi baten barruan, idazlanaren izenburua eta ezizenarekin batera, egilearen datu pertsonala  agertuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa, sinadura eta nortasun agiriaren kopia.

Bidaltzen den mezuari bi fitxategi erantsiko zaizkio: batean, idazlana goitizenez sinatua; bestean, egilearen datu guztiak, nortasun agiria barne.

  1. Epaimahaia Mutrikuko Kultura Batzordeak izendatuko du eta hartzen duen erabakia aldaezina izango da.
  2. Aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, sariak eman gabe gera litezke.
  3. Mutrikuko Udalak beretzat gordetzen du saritutako lanak argitaratzeko eskubidea, egileen izenak aipatuta beti ere.
  4. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan jasotako guztia onartzea dakar.