Mendizale helduen ibilaldia egongo da urriaren 27an Mutrikun

2013/10/18
Datorren martitzenean (hilak 22) amaitzen da izena emateko aukera; mendizale fedaratuentzat doan izango da, eta federatu gabeek bost euro ordaindu beharko dituzte.

Goiko plaza, Kalbaixo, Apain, Abeletxe, Lekonde, Ameikozar, Goienetxe, Olatz, Ibiritxo , Ondabarro eta Goiko plaza. Hori da mendizale helduek, datorren domekan, hilak 27, osatuko dute ibilbidea. Izan ere, egun horretan XXVIII. Menduzale Helduen Ibilbidea egingo da. Parte hartu nahi dutenek martitzena orduko eman beharko dute izena.

Federatuta daudenentzat ibilbidean parte hartzea doakoa izango da. Federatu gabeek bost euro ordaindu beharko dituzte. Bazkaritara gelditu nahi izanez gero ere, bada horretarako aukera. Kasu horretan, federatuek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 25. Izena emateko burumendi.org webgunea erabili behar da.