MERKATU PLAZAKO POSTUEN KOKAPEN BERRIA

2024/02/22

Mutrikuko Merkatu Plazan laster erreforma lanak hasiko dira. Bitartean, bertan dauden postu finkoak herriko bi lokal ezberdinetan egokitu dira, Barrenkale Kaleko 1. eta 2. zenbakietan.

 Postu hauek aste honetan aldatu dira lekuz.

- Iratxe Lorak eta Itxasne Frutategia: Barrenkale Kaleko 1 zenbakian egongo dira (lehen Adats Ileapaindegia izan zen lokala)

- Perras Arraindegia: Barrenkale Kaleko 2 zenbakian egongo da (aspaldi Damianen arrandegia izandako lokalean)

 Baserritarrei dagokienean, merkatuko lanak hasi bitartean Merkatu Plazara jaitsiko dira beti bezala. Lanak hasi ondoren, Txurruka Plazan, Udaletxeko arkupeetan, egongo dira bere produktua saltzen.

 Merkatu Plaza eraberritzeko lanak lau hilabete iraungo dute, beraz, ekainerako guztiak bere lekura itzultzea espero da.