Merkatu Txikia

2019/06/04
Larunbat honetan, ekainak 8, Merkatu Txikia izango da eta aurrekoa bezala, Merkatu Plazan egingo da.

Azokaren datuak:


Eguna: ekaina 8, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Merkatu Plaza


Bertaratuko diren ekoizleak:

Ibiri, Antia, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Iratxe loradendako landareak, eta Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek. Oraingoan eztia erosteko aukera ere izango da, izan ere, goierriko apikultore baten, ezita eta erle argizariarekin eginiko kandelak eta bestelako produktuak ekarriko ditu.
Kimu eta lore jangarrien dastaketa.
11:30etatik aurrera, Merkatu plazan bertan, egungo sukaldaritza modernoan hain ezagun egiten ari diren “Kimuak” eta “lore jangarriak” dastatzeko aukera izango da. Oraingoan, “Kimu Bat” taldeak eskainiko duen tailer baten bidez, kimu eta lore ezberdinen zapore bereziak probatu ahal izango ditugu eta entsalada txikietan prestatuta dastatzera emango dituzte.
Dastaketa egin ahal izateko merkatu txikian erosketa egin dutenek ticket bat jasoko dute.


Azokako Produktuen Zozketa:


Azoka guztietan bezala, Merkatu Txiki honetan ere, herriko ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu sorta bat irabazteko zozketan parte har dezakete bezeroek. Produktu sorta 50€tan baloratua dago.
Balkoi lehiaketan parte hartzeko epea zabalik.
Merkatuan lore eskaintza zabala izango da, eta udaberria gainean dugunez, gogorarazi nahi dizuegu Ekainak 14ra arte balkoi lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dagoela. Oraingoz 15 pertsonek eman dute izena.
Larunbata aukera ona izan daiteke, gure balkoia dotoretuko duten lore ederrak erosteko.
Bertan ekoiztutako produktu aukera zabala
Garaian garaikoa jatea hoberena eta larunbatean, hainbat gauza ezin freskoagoak erosteko aukera bikaina: Ilarrak, baba, letxuga ezberdinak, kalabazina, erremolatxa, pomeluak, gazta, eztia…


Bertokoa eta sasoikoa eskura, larunbat honetan!