Merkatu Txikia

2019/09/07
Larunbat honetan irailak 7, Beheko Plazan ospatuko da.

Azokaren datuak:


Eguna: Irailak 7, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara
Lekua: Beheko plaza


Bertaratuko diren ekoizleak:

Ibiri, Ekoalboraz baserrietako eta Goienetxe gaztandegiko produktuak izango dira eskura. Ondare barazki eta fruta mermeladak ere erosi ahal izango dira.


Azokako Produktuen Zozketa:


Azoka guztietan bezala, Merkatu Txiki honetan ere, herriko ekoizleei erostearekin batera, bertako produktuez osatutako produktu sorta bat irabazteko zozketan parte har dezakete bezeroek. Produktu sorta 50€tan baloratua dago. 
Bertan ekoiztutako produktu aukera zabala
Garaian garaikoa jatea hoberena eta larunbatean, hainbat gauza ezin freskoagoak erosteko aukera bikaina.


Bertokoa eta sasoikoa eskura, larunbat honetan!