Merkatu Txikia

2020/08/05
Abuztuak 8an, Merkatu Txikia izango da Beheko Plazan.

Abuztuko lehen Merkatu txikia izango dugu larunbat honetan. Aurreko urteetan bezala bi merkatu egingo dira abuztuan, beraz, larunbat honetaz gain, abuztuak 22an ere gure herriko produktu bikainak zuzenean ekoizleei erosteko aukera izango dugu.
Herriko produktuen ezagutza eta kontsumoa bultzatu eta herritarrei merkatu txikia gerturatzeko helburuarekin, Mutrikuko Udalak hiru bideo ekoizpen atera ditu eta sare sozialen bidez zabaltzen ari da.
AZOKAREN DATUAK
Eguna: abuztuak 08, larunbata
Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara
Lekua: Beheko plaza
Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia, eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Iratxe loradendako landareak, Ondareren mermeladak, Goienetxe artzain gazta eta Zortziko eztia erosi ahal izango dituzte herritarrek.

SEGURTASUN NEURRIAK:
Guztion segurtasuna bermatuta izango da merkatu txikian. Horretarako, Udalak zein ekoizleek neurri bereziak hartuko dituzte erosketak era seguruan egin ahal izateko:
- Ekoizleek erabiliko dituzuen mahai guztiak garbitu eta desinfektatuko dira.
- Plaza desinfektatuko da merkatuaren aurretik.
- Karpak errebisatu eta desinfektatuko dira.
- Gel Hidroalkoholikoak eta babes pantailak izango dituzte ekoizleek. Baita maskarilak eta eskularruak ere.
- Bezeroentzat ere gel hidroalkoholikoa izango da plazaren sarreran, eskuak garbitzeko.
- Mahaien artean, zein erosleen artean 1.5m-ko tartea utziko da.
- Ekoizle bakoitzak bi mahai izango ditu: Atzeko mahian produktua jartzeko eta aurreko mahaian zerbitzatzeko. Produktua ekoizleek bakarrik ukituko dute; Bezeroek ez.
- Ekoizleen postu bakoitzeko pertsona bakarra izango da.
- Ez da dastaketarik egongo deta ez da zozketarik egingo.

Segurtasuna bermatzeko esfortzua denon aldetik izan behar du, eta horretarako erosleei zentzuk jokatzea eskatzen die udalak.