Merkatu txikia Mutrikun

2017/04/07
Larunbata, apirilak 8, Beheko plazan izango da.

Apirilak 8, larunbata, Merkatu Txikia izango dugu Mutrikuko Beheko Plazan. 

Bertan herriko produktore ezberdinez gain, oraingoan Mendaroko Chocolates Saint Gerons ere etorriko da. 

Hurbiltzen denak, Mendaroko txokolate egina dastatzeko aukera paregabea izango du. 

Horrez gain, besteetan bezala, bertan ekoitzitako produktuen otarra ere zozketatuko da. 

Biharkoan gainera, Geoienetxe Baserriak bere aurtengo gazta berria ekarriko du saltzeko. 

Animatu eta asteko saskia betetzeko aukera paregabea zapatuan!