Merkatu Txikia Mutrikun

2018/10/08
Urriak 13an, merkatu txikia ospatuko da Beheko Plazan.

Datorren larunbatean,  urriak   13,    Merkatu Txikia izango da Mutrikuko Beheko Plazan.

Azokaren datuak: 

Eguna: Urriak 13, larunbata

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

Lekua: Beheko  Plazan

Bertaratuko diren ekoizleak: Ibiri, Antia,  eta Ekoalboraz baserrietako produktuak izango dira eskura. Horrez gain, Ondare enpresako mermelada eta kontserbak, Iratxe loradendako landareak, eta  Goienetxeko ardi gazta erosi ahal izango dituzte herritarrek.  Urteko lehen gaztak izango da gainera!

Thermomix erakustaldia

11:30etatik aurrera, Beheko Plazan, Yolanda Egurbide mutrikuarrak Thermomixaren erabileraren erakustaldia egingo du.
Yolandak urte batzuk daramatza sukalderako tresna hau saltzen eta honen erabilera erakusteko Euskal sukaldaritzako errezeta prestatuko du , baserriko produktuak erabiliaz. Bertaratzen direnek sukaldatutakoa dastatzeko aukera izango dute.

Ikastolaren 50. urteurrena


Goizeko Izarra ikastolako 50. Urteurrena dela eta atera diren kamisetak salduko dira goiz guztian zehar, Beheko Plazan.

Haur eta helduentzako kamisetak izango dira eta salmentekin ateratako diruak 50. Urteurrena ospatzeko egingo diren ekimenak finantzatzen lagunduko du.

Azokako Produktuen Zozketa: 

Merkatu txiki guztietan, ekoizleei erostearekin  batera,  bertako produktuez osatutako produktu lote bat jasotzeko zozketan parte har dezakezu. Produktu sorta 50€tan baloratua dago. 

Bertakoak, sasoikoak eta osasuntsuak

Larunbat honetan, herritar guztiek izango dute  ekoizleengandik zuzenean garaian garaiko produktua  erosteko aukera. Bertokoa eta sasoikoa jatea baino osasuntsuagoa ez dago ezer, beraz, Mutrikuko Udalak herritarrak merkatura gerturatu eta herriko produktuak erostea gonbidatu nahi ditu herritarrak.