Mery May and the Muppets taldearen kontzertua

2015/07/28
Zapatu honetan, hilak 1, Mery Mey and the Muppets taldearen kontzertua izango dugu Goiko plazan gaueko 22:30etatik aurrera.

María Fagan Sagasti ( Arrasate, 1989), Mery May, bere bigarren diskoa aurkeztuko digu, Rue Matignon, Aitor Etxegibel ( bateria) eta Fernando Laskurain ( baxua eta gitarra) musikariekin batera. Taldea urrian argitaratuko den hurrengo diskoa grabatzen ari da.