Migel Laguna herritarrak gitarra masterklasa eskainiko du

2013/10/14
Mutriku Rock Kolektiboak (MRK) antolatu du ekimena; zapatuan, 19:00etan, Gaztetxean, izango da ekimena eta 'Jam' saio moduan planteatu dute.

Gitarra master saioa eta montxorra. Modu horretan laburbiltzen da MRK-k astebururako antolatu duen ekimena. Gitarra saioa zuzenduko duena Miguel Laguna mutrikuarra izango da. Laguna, besteak beste, Aiumeen Basoa taldeko gitarrajolea da.

Ekimena, zapatuan, hilak 19, izango da; eta hitzordua honakoa da: 19:00etan, gaztetxean, Jam saioa izatea da antolatzaileek planteatu dutena. Eta nahi duen guztiak parte har dezake.