Mijoa errekan Udalak egindako aurrelanek ondorio positiboak eduki dituzte

2013/02/05
Uholde arriskua handia zela ikusita, Udalak baimenak eskatu zituen URA agentzian eta Kosten Zerbitzuan errekaren bi puntu arriskutsuenetan eragiteko; egindako lanei esker, azken asteetako denboraleek ez dute kalterik eragin inguruetan.

 

Mijoa errekan uholde arrisku handia zegoela ikusita, Udalak bere gain hartu ditu arrisku hori ekiditeko zenbait lan egitea. Horetarako arrisku gehien sortzen zen bi puntuetan lan egiteko baimena eskatu zuen Udalak, eta puntuetako baten egindako lanei esker, azken asteetako denboraleek ez dute eragin kaltegarririk sortu inguruan.

 

PUNTU ILUNAK

Udalak ukitu duen lehen puntua Isasi baserriaren aurreko aldean dagoen zubiaren azpiko aldea da. Zubiaren azpiko aldean material asko batuta zegoen eta horrek urari pasatzen ez lagatzeaz gain, ur asko zetorrenean ur-mailak gainezka egiteko arrisku handia sortzen zuen. Ibaiaren ibilgua Eusko jaurlaritzaren URA ur agentziaren ardurapena dago. Hori dela eta, Udalak han ezer egin baino lehen baimena eskatu behar izan zuen Jaurlaritzara. Hark emandako baiezkoari esker, udal langileek zubi azpian pilatutako materiala erretiratu eta urari bidea ireki diote. "Ibai horretan lan handia egin beharra dago, baina egoera zein larria zein ikusita, urgentziazko interbentzioa izan da guk egin duguna", adierazi du Ingurumen zinegotzi Jaione Peñak.

Bigarren puntu iluna ibaiaren bokalea da. "Itsasoa gogor jotzen du, eta alboan dagoren dikeko harriak lekuz mugitu ditu. Harri horiek bokalea itxi dute, eta bertan urtegi efektua sortu da. Ibaitik datorren urak eta ur horrekin datorren materialak zailtasuna dauka itsasoratzeko eta bertan pilatzen ari da", azaldu du Peñak. Errekaren ibilguan eragin nabarmena dauka horrek, eta uholde arriskua sortzen duen faktoreetako bat da".

Ibaia itsasoarekin lotzen den puntu hori, ordea, Kosten Zerbitzuaren ardurapean dago, eta han zerbait egin ahal izateko, haien baimena beharrezkoa da. "Baimena eskatuta dago, eta jasotzen dugun bezain laster ibaiaren irteera libratzen saiatuko gara, ahal dugun neurrian".


ERREKAREN BEHRRAK AZTERTZEN

Bestalde, Gipuzkoako Aldundiko Obra Hidrauliko eta Hirigintza Departamentuaren bidez, errekaren azterketa egitea lortu du Udalak. "Azterketa horri esker errekaren egoera hobetu eta uholde arriskua desagertarazteko egin beharreko lanak zeintzuk diren zehaztuko dira", nabarmendu du Peñak. "Proiektu horri esker dagokien erakundeei errekaren egoera zein den eta egin behar diren lanak zeintzuk diren erakutsiko diegu eta horretan indarra inbertitzea eskatu".

 Azterketa hidrulikoa mijoan