Mongolia bizikletaz zeharkatuz hasiko da gaur mendi proiekzioen zikloa

2013/02/21
Burumendi Mendi Taldeak eta Sorginerreka Eskalada Taldeak antolatu dute lau saioko zikloa; lehenengoa, Garikoitz Basterretxea 'Kilkerra'-k eskainiko du, 19:30ean, Bare-Bare tabernan.

BurumendiK eta Sorginerrekak elkarlanean mendi proiekzioen zikloa antolatu dute. Lehengo saioa Garikoitz Basterretxea Kilkerra-k eskainiko du, eta bertan Mongolian mendi bizikletaz egindako zeharkaldia erakutsiko du.

Lehen saioa 19:30ean, Bare-Bare tabernan izango da. Beste hiru saiok osatzen dute bi taldeen artean antolatutako zikloa. Guztiak ordu berean izango dira, lekua, ordea aldatu egingo da.
Gainera, azpimarratu beharra dago, gaurkoa kontuan hartuta, herritarrek eskainiko dituzten saioak hiru izango direla.

Honako hauek dira mendi proiekzioen hitzorduak:

  • OTSAILAK 21:Mendi bizkletarekin Mongolian zehar. Garikoitz Basterretxea Kilkerra
19:30ean, Bare-Bare tabernan.
  • OTSAILAK 28: Hutsaren gainean dantzan. Slack line.  Txirrita.

 19:30ean, Zubiaram tabernan.

  • MARTXOAK 7: Kanadako eskalaezinak. Lotus flower bidea. Igor Mendizabal Goxarri eta Jokin Larrañaga.

19:30ean, Subeltz tabernan.

  • MARTXOAK 14: Mundo perdido. Venezuelako oihaneko Tepuy mendiak. Adolfo Medinabeitia (Gasteiz)

19:30ean, Goiti-Bera tabernan.