Musika Bandaren kontzertua bertan behera geratzen da

2020/03/23
Momentu honetan bizi dugun egoera dela eta, igande honetako (martxoak 29), Musika Bandaren kontzertua bertan behera geratzen dela gogorarazi nahi dizuegu.

Osasun larrialdi egoeran gaudela kontuan izanik, igande honetan iragarrita zegoen MUSIKA HILABETEKO herriko bandaren kontzertua bertan behera geratzen dela gogorarazi nahi dugu. 

Jardunaldiko gainontzeko kontzertu edo bestelako kultur ekintzei dagokionez, momentuko egoeraren arabera hartutako edozein erabaki garaiz jakinaraziko da.

Barkatu eragozpen guztiak.