Musika Eskola - Matrikulazioa

2020/09/18

 

Mutrikuko Udal Musika Eskolaren 2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea abian da irailaren 1etik 30era. Adin desberdinetako ume, gazte eta helduei zuzenduriko hainbat eskaintza, musika ikasi eta bizitza musikatzeko 5 zentzuekin. 4 urtetik aurrera jolasa eta mugimenduaz baliatuz musika ikasketen lehen urratsak ematen hasiko gara, adina aurrera doan heinean eskaintza zabalduz. Musikak ez du adin mugarik, eta gure Udal Musika Eskolak ezta ere, inoiz ez baita berandu ametsak errealitate bihurtzeko. 

 

2020-2021 IKASTURTERAKO ESKAINTZA:

KLASEEN IRAUPENA:

Musika eta Mugimendua 1 (4 urte): 30 minutuko bi saio astean.
Musika eta Mugimendua 2 (5 urte): 30 minutuko bi saio astean.
Musika eta Mugimendua 3 (6 urte): 30 minutuko bi saio astean.
Musika eta Mugimendua 4 (7 urte): 45 minutuko bi saio astean.

Musika Mintzaira : 45 minutuko bi saio astean.
Musika Mintzaira (helduak): 45 minutuko bi saio astean.

Korala : 30 minutuko saio bat astean.
Madalen Txiki Abesbatza : 60 minutuko saio bat astean.
Madalen Abesbatza : Bi saio astean, bat 30 minutukoa eta bestea 60 minutukoa.

 
Musika-tresna taldeen iraupena taldeen arabera dago antolatua, beraz, talde guztiek ez dute iraupen berdina.
Musika-tresnen klaseak bakarka izanez gero, 30 minutukoak dira, eta aldiz, ordubetekoak, 2 ikasle osaturikoak badira.

 

MATRIKULAZIOA

Informazio gehiago behar izanez gero edo matrikulazioa egiteko, ondorengo aukerak eskaintzen dizkizugu:

Telefonoz edo Whatsapp: 943.603.760
Emailez: info@udalmusikamutriku.eus