Musika eskolako ikasleak Oñatiko Musikaldian parte hartuko dute

2013/04/26
Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak bi urtean behin antolatzen du zapatua egingo den jaialdia; Mutrikutik Avanti taldea izango da bertan.

 

Zapatuan, hilak 27an, Oñatiko Musikaldian parte hartuko du Udal Musika Eskolako Avanti taldearekin.

Musikaldia EHMEk (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) bi urtean behin antolatzen duen jai erraldoia da. Aurten Oñatiri egokitu zaio jaialdia hartuko duena, eta 2.500 ikasletik gora izango dira bertan.

Oñatiko emanaldiko egitaraua honako hau izango da:

·        10:30: Musikari eta EHMEko abestiaren(Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea) interpretazioa

·        12:00: Mutrikuko Avanti taldearen kontzertua (5. gunean JAZZ-ROCK)

·        14:00: Gorputz perkusioa

·        18:15: LIPDUB-ren grabaketa

·        18:30: Txokolatada