Musikaldian parte hartu dute musika eskolakoek

2015/05/21
Errenterian ospatu da aurten Euskal Herriko musika eskolen jaialdia; handik, zuzenean, Emusik jaialdiko Anoetako entsegura joan dira.

Musikaldia, bi utean behin ospatzen den Euskal Herriko musika eskolen jaialdia, aurten, Errenterian ospatu zuten; eta bertan izan ziren Mutriku Udal Musika Eskolako 95 ikasle.

Banda Txikia, Dixie taldea, Akordeoi taldea, Triktixa taldea eta Anaiarte abesbatza izan ziren bertan, eta txoko Errenteriako txoko ezberdinetan aritu ziren.

Jaialdia amaitua, zuzenean Anoetara joan ziren, Emusik jaialdiko entsegura. Bertan 148 ikaslek parte hartuko dute. Goizean Errenterian parte hartu zuten taldeei 8 eta 9 urtekoen korla, Madalen Txiki eta Madalen abesbatza gehitu zitzaien.