Musikaren baloreak eta formak ikastaroa eskainiko du Xabier Lizaso pianistak

2014/02/27
Zapatuan amaituko da izena emateko epea; interesatuek turismo bulegora jo dezakete izena ematera.

Mutriku Txiki Musikala izenburupean, martxoko lau larunbatetan ikastaro guztiz motibagarria eskainiko da Zabiel kultur etxean 3 eta 6 urteko haurrei eskainia. Interesatuek turismo bulegoan eman dezakete izena.

Ikastaroaren muina musikaren baloreak eta formak jokoen bidez edota parte hartze dinamika ezberdinekin irakastea dela helburua, horretarako Xabier Lizaso piano-jotzaileak prestatutako metodoa erabiliko delarik.

Lau tailer
izango dira eskainiko direnak; dantza, kantua, antzerkia eta joko musikalak eta tradiziozkoak. Jokoen bidez teknika ezberdinak irakatsiko dizkiete haurrei; musikarekin, kantuekin, dantzarekin edo eta antzerkiarekin duten harremana errazagoa izan dadin.

Aipatu bezala 3 eta 6 urte arteko haurrei eskainitako ikastaroa Xabier Lizaso berak eskainiko du martxoak 8, 15, 22 eta 29an, 10:00etatik 13:30ak arte Zabiel kultur etxean.

Ikastaroaren kostua 35 eurokoa izango da haur bakoitzeko, baina bigarren anai arrebaren bat baldin badu, bigarrenak 25 euro ordainduko ditu.

Izena emateko azken eguna, zapatua, martxoak 1, izango da.