Musikeneko Hirubi boskoteak kontzertua emango du zapatuan Mutrikuko Santa Katalina komentuan

2014/03/20
Emanaldia 20:00etan hasiko da, eta saarera doan izango da; Esapinian zein Euskal Herrian hainbat sari irabazi ditu boskoteak.

Musikeneko Hirubi boskoteak kamara kontzertua eskainiko du, 20:00etan hasita.

Hirubi boskotea Ane Bidaurrazaga (flauta), Adrian Pulido (oboea), Pablo Davila (klarinetea), Eider Gaztañaga (tronpa) eta Christian Garcia del Campok (fagota) osatzen dute. 2012-2013 ikasturtean hasi ziren lehen urratsak ematen, Musikene Euskal Herriko goi-mailako Musika Ikastegian,  Bruno Claverie flauta jotzailearen gidaritzapean. Ordutik aurrera, boskoteak aniztasun handiko obra multzoak landu ditu: estilo klasikokoak, erromantikoak eta XX. mendeko lehen hamarkadetako musikak.

Maisu handiekin ikasten
Christian Wetzel, Rodolfo Epelde, Higinio Arrue, Jose Luis Estelles eta Bruno Claverie maisu handiak dituzte irakasle Musikene ikastetxean. Pascual Villaplana, Vincenzo Menghini, Javier Arago edota Martin Frost musikarien ezagutzak jaso dituzte, besteak beste, lanbidearekiko duten maitasuna eta jakituria sakonduz.

Boskote horretako kide guztiek Espainiako zein Euskal Herriko lehiaketetan hainbat sari irabazteaz gain, Extremadurako Gazte Orkestra (OJEX) edota Euskal Herriko Gazte Orkestran (EGO) parte hartzen dute. Taldeko kide batek Musikeneko orkestrarekin batera bakarlari lanetan aritu izana azpimarragarria izan da.

Bost instrumentu hauen elkar lanaren fruitu den soinu tinbriko fin eta bereizgarria, musika berak sortzen duen magiarekin batera, entzulea Haydnen musika jator eta alaitik hasita, Hindemithen kontrapuntu ozentasunaren kemenetik pasata, Taffanelen erromantizismoz kutsatuta dagoen piezara bidaiatuko da. Estreinazko aukera hau burutzeko boskotea emozio handiz jorratuko den egitarau honetan murgildu da, talde honetarako idatzi diren obrarik esanguratsuenak entzuleari hurbiltzeko nahian. Egungo ikasturtean beren hezkuntza ikasketak Laura Marcos oboe jotzailearen gidaritzapean jorratzen ditu boskoteak.

TESTUA: Mutrikuko Hitza