Mutriku-Deba errepidean mozketak

Apirilaren 26an errepidea trafikoari guztiz itxi aurretik behin-behineko mozketak egingo dituzte gauetan.

GI-638 errepidea hobetzeko eta 1+200 eta 3+610 KPen artean oinezkoen pasabidea egiteko proiektuaren obren ondorioz, Deba eta Mutriku artean, 30 minutuko gehienezko tarteetan zirkulazio osoa moztea beharrezkoa da 22:00ak eta 06:00ak bitartean.

Afekzio hauen hasiera data 2019ko apirilaren 9a da eta 2019ko apirilaren 26ra arte mantenduko da lanegunetan, hemendik aurrera GI-638ko zirkulazio osoa moztea aurreikusiz.

Lanak UTE GI-638 enpresak egiten ditu, Const. Mariezkurrena, Const. Zubieder eta Const. Urbykolan enpresen aldi baterako batasunez osatuta dagoena.

Barkatu eragozpenak.