MUTRIKU ERASO MATXISTEN AURKA

2021/11/18

 

Mutrikuko Emakumeen Udal Feminismo Batzordearen ildoari jarraituz Mutrikuko Udalak gaitzespenik irmoena adierazi nahi du joan den asteburuan Mutrikun gertatutako eraso matxistaren aurrean, eta babes eta elkartasun osoa adierazi nahi die erasoa jasan duen emakumeari eta bere ingurukoei.

Argi eta garbi adierazi nahi dugu ez dugula emakumeen aurkako indarkeriarik onartzen. Emakumeak kontrolpean eta mendean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxista oro arbuiatzen ditugu.

Asteburuan gertaturiko erasoa ez da kasu isolatua, sistema baten ondorio da. Indarkeria matxista estrukturala da: oinarrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza eta diskriminazioa daude, eta sistema heteropatriarkalak sostengatzen du indarkeria hori.

Horren aurrean, gizarte feminista eta justu bat aldarrikatzen dugu. Herritar guztiei indarkeria matxistaren aurrean zero tolerantzia izan dezatela eskatzen diegu. Indarkeria matxistarekin amaitzea jendarte osoaren ardura eta erantzukizuna da.

Horrenbestez, Mutrikuko Udalak bat egiten du Mutrikuko Emakumeen Udal Feminismo Batzordearekin eta EMArekin, herriko talde feministarekin, azaroak 18an, arratsaldeko 19:00etan, Goiko Plazatik abiatuko den manifestazio zaratatsuan.

Era berean, dei egiten die mutrikuar guztiei ekitaldi horretan parte hartzera, indarkeria matxistaren aurka agertzera eta erasoa jasan duen emakumeari bakarrik ez dagoela adieraztera