Mutriku telebistan

2018/11/02
Azaroan hiru egunetan emitituko ditu TVE telebistak Mutrikun grabatutako erreportajeak

Gure herria mundu zabalean ezagutarazten dute gure artera datozen kanpotarrek, eta oraingoan ere etorri zaizkigu bisitan. Hain zuzen ere, TVE espainiar telebista Mutrikun izan da hiru erreportaje grabatzen. Erreportaje horiek astegun arratsaldean emititzen duten “Aqui la tierra” saioan emango dituzte. Honako egunetan emango dituzte erreportajeak:
Azaroak 6, asteartea. Mutriku eta itsasoari buruzkoa, Elenita Berria protagonista dela.
Azaroak 12, astelehena. Mutriku eta kontserbak, Yurrita kontserbak protagonista dela.
Azaroak 19, astelehena. Mutriku eta zesta-punta, Julian Ulacia zestagilea protagonista dela.