MUTRIKUKO AGERIKO XXXVII. MARGO SARIKETA

2017/06/28
Malen jaien azken egunean, uztailak 25, ageriko margo lehiaketa izango dugu Mutrikun.

Mutrikuko Arte Lagunak elkarteak Udalaren babesarekin antolatzen du lehiaketa hau, eta aurtegoa, XXXVII.a izango da. 

Lehiaketa 2017ko uztailaren 25ean ospatuko da, Malen jaien azken egunean hain zuzen ere. Mutriku herriaren adierazgarri den margo bat aurkeztu beharko da, erabili daitekeen teknika eta formatoa libreak izanik. Lanak Kultur etxean aurkeztuko dira 13:00etatik 14:30ak bitartean. 

Oinarri zehatz guztiak argazkian topatuko dituzue.